Alcorconen kontrarioa... Real Madril

Uztarria.eus 2009ko urriaren 9a

Lagun Onak Kopatik kanporatu duen taldeak zortea izan du gaurko zozketan

"Azpeititik pasatu den ekiporik onena da", Aitor Zulaika entrenatzailearen arabera

Gaur (ostirala) 13:00etan egin dute Espainiako Kopako final-hamaseirenen zozketa eta Lagun Onak asteazkenean kanporatu zuen taldeari -Alcorconi- gordoa tokatu zaio: Real Madril. Jakina, gustura azaldu da.

Bi partidara jokatuko dute kanporaketa. Aurrena (urriaren 28an), Alcorconen zelaian (Madrilgo erkidegoko kluba da, Espainiako Bigarren B Mailakoa). Itzulikoa, azaroaren 10ean.

Herenegun 1-2 irabazi zion Lagun Onaki, Kopako hirugarren kanporaketan. "Hemendik pasatu den talderik onena da", esan du Aitor Zulaika Azpeitiko ekipoko entrenatzaileak.

Gaurko zozketan Real Madril, Bartzelona, Sevilla, Atletico de Madril, Vila-real, Deportivo edo Athletic tokatzeko aukera zeukan Alcorconek, iazko denboraldian Espainiako Liga eta Kopatik Europako txapelketetara sailkatu ziren taldeetako bat.

Euskal taldeen kanporaketak: Rayo Vallecano-Athletic eta Xerez-Osasuna.

Gaurko zozketa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide