Begoña Ameztoyk astelehenean El Diario Vasco-n, asteroko zutabean: "(...) y no digo nada del Kilometroak. Pero menudo coñazo que encima este año ha sido en mi barrio".
Horixe pasatzen da halakoei bazka emanez gero... Hazi egiten ditugula.
2011n Kilometroak Azpeitiko Ikastolak antola ditzakeela-eta, galdera: ez al gara halako festak desideologizatzen ari?
Hamaika izan daitezke zantzuak, baina hona bat: aurreko igandean ere ikusi genituen Kilometroen eskuorrian laguntzaile-babesleen artean El Diario Vasco eta tankerakoak. Ekimen hauetarako haien laguntzekin ohitu dira ikastolak, AEK eta beste.
Ezin kendu gero mitxelinak.
Gainera, hurrengo egunean bertan, irakurri egin behar 'coñazo de Kilometroak'. Hurrengo urteko ediziora arte, ziztadak, manipulazioak eta beste.
Zergatik ez egin uko haien babesletzari? Zergatik ez sortu eztabaida? Zergatik ez egin kontzientzi lana?... Coñazo-a delako?
Donostiako beste egunkari bateko aipua. Unidad, 1937: "En la Avenida se oye hablar mucho vasco
. ¿Hasta cuándo vamos a tolerar que no se hable en español? En todos lo cafés. En todos los restaurantes. En todas las tiendas. En todas las oficinas deberían colgar carteles que digan: 'Si eres español, habla español'". Baina eskerrak orduan ez zen Kilometrorik...