Espainiako Poliziak gaur (asteartea) Arnaldo Otegi, Rafa Diez edota Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kideak atxilotu izana salatuko du bihar (asteazkena) Azpeitiko ezker abertzaleak, manifestazioa antolatu baitu operazioaren kontra, gaur gauean uztarria.com-i jakinarazi dionez. 19:30ean hasiko da, plazatik, Ezker abertzalearen aurkako erasorik ez! lelopean.
Poliziak 18:30ak aldera atzeman ditu Otegi-eta, Donostian, LABeko egoitzan, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Amaia Esnal eta Txelui Morenorekin batera, "Batasuneko Mahai Nazional berria" osatzen dutelakoan.
Miren Zabaleta ere atxilotu dute, ustez autoan zihoala. Lehenago, Hernanin MaƱel Serra atzeman dute. EITBren arabera, beste lagun bat balegoke Poliziaren esku.
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du operazioa.
Espainiako Justiziak legez kanpoko alderdi politikotzat jo zuen 2003an Batasuna.