Azpeitiko I. Kros Mistoa egingo dute urriaren 31n Ikasberrik antolatuta

Urola Kostako Hitza 2009ko urr. 14a, 11:10

Zarautzen tradizio handia du Bikote Mistoen lasterketak.

Lasterketa berrian izena emateko tokiak zehaztu dituzte, eta izena emateko epea ere zabaldu dute

Azpeitiko I. kros Mistoa Euskal Selekzioaren alde izango da

Ikasberri Kirol Elkarteak lasterketa berri bat antolatu du: Azpeitiko I. Kros Mistoa Euskal Selekzioaren Alde. Urriaren 31n izango da, 17:30ean eta lasterketak, sei kilometroko ibilbidea izango du herri barruan.

Ikasberri Kirol Elkartekoek azaldu dutenez, ekimen berri honekin herrian lasterketa egiteko dagoen zaletasunari beste aukera bat eman nahi diote: "Beste herri batzuetan antolatzen dituzte era honetako lasterketak, eta arrakasta izaten dute. Kros mistoa antolatuta, gure herrian korrikarako dagoen zaletasunari aukera berria eskaini nahi diogu".

Lasterketarako izena emateko tokiak zehaztu dituzte, baita izena emateko aukera zabaldu ere.

Eskualdean, Zarauzko Bikote Mistoen Kros Herrikoiak tradizio handia du. Iaz, 30. aldia bete zuen ZKE Atletismo taldeak antolatzen duen lasterketak, eta orduan 410 bikotek hartu zuten parte.

AZPEITIKO I. KROS MISTOA

Lasterketaren eguna: Urriak 31, larunbata.

Lasterketaren irteera ordua: 17:30ean.

Lasterketaren luzera: Sei kilometro izango ditu, herri barruan.

Antolatzailea: Ikasberri Kirol Elkartea.

Izena emateko prezioa: Izena aurrez emanez gero bikoteko 20 euro; eta izena egunean bertan (ordubete aurretik) emanez gero bikoteko 30 euro.

Aurrez izena emateko tokiak:

  • Aradi kirol-dendan.
  • Aitzaki kirol-dendan.
  • Mugi kirol-dendan.
  • Interneteko www.herrikrossa.com webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide