Arditurrira mendi irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak

Uztarria.eus 2009ko urr. 20a, 11:10

Urriaren 25ean izango da egun osoko irteera

Izena hilaren 22rako eman behar da

Lagun Onak Mendi Bazkunak egun osoko irteera antolatu du urriaren 25erako.

Autobusa goizeko 08:30ean abiatuko da enparantza nagusitik. Irteera honetan, Arditurriko meategiak ikusteko bisita gidatua izango dute gaztetxoek. Bisitaldia bukatu ondoren, Arditurri-Aritxulegi-Arditurri ibilaldia egingo dute.

Izena urriak 22, osteguna, baino lehen eman behar da ondorengo lekuetan: Mendizaleen Elkartean, tabernan edota lagunonak@euskalnet.net helbidean. Irteerarako 40 laguneko taldea osatuko dute.

Mendizaleetako bazkideei zazpi euro kostako zaie besteei, berriz, bederatzi euro.

Informazio gehiago hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide