Jose Luis Otamendiren poesia aztertuko dute Literatura Eskolan

Uztarria.eus 2009ko urr. 20a, 12:10

Larunbat honetan hasiko da aurtengo saioa

Joseba Sarrionandia, Piarres Larzabal edota Jose Saramago ere jorratuko dituzte

Larrabetzun sortu zuten Literatura Eskola 2004ko urrian, eta aurten egingo dituzten ekitaldietan, besteak beste, Jose Luis Otamendiren (Azpeitia, 1959) poesia aztertuko dute.

Duela bi urte atera zuen bere azken poesia liburua: Erlojuen mekanika.

Otamendiren liburuak

  • Egunsenti biluzia (Ustela, 1980). Poesia.
  • Azken undinaren kaira (Ustela, 1983). Poesia-Antzerkia.
  • Zainetan murrailak (Susa, 1987). Poesia.
  • Poza eta gero (Susa, 1990). Poesia.
  • Lur bat zure minari (Susa, 1995). Poesia.
  • Bakarrik bahago neguan (Pamiela, 1998). Poesia.
  • Euri kontuak (Susa, 1999). Narrazioa.
  • XX: mendeko poesia kaierak (Susa, 2000). Poesia.
  • Loiolarik ez balitz (2005, Uztarria; Iñigo Aranbarrirekin). Saiakera.
  • Erlojuen mekanika (2007, Susa). Poesia.

Eskolako gai gehiago

Joseba Sarrionandiaren saiakera eta narratiba, Piarres Larzabalen teatroa, Jose Saramagoren nobela edota eta Allande Oihenart ere aztertuko dituzte Literatura Eskolan.

Larunbat honetan hasiko da 6. Literatura Eskola, eta hilero bigarren larunbatez lau orduko saioak egingo dituzte Iñigo Aranbarrik (Larrabetzun), Ixabel Etxeberriak (Baionan), Harkaitz Canok (Donostian), Patxi Zubizarretak (Gasteizen), Imanol eta Jon Ubeda anaiek (Bilbon), Xabier Mendigurenek (Durangon), Itxaro Bordak (Oreretan) eta Jon Alonsok (Iruñean).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide