Baigerak Biasterira (Laguardia) irteera antolatu du, urriak 23, ostiralerako. Izena Baigerako bulegoan eman behar da, ohiko ordutegian.
Izena ematen dutenak honako egitaraua izango dute: Azpeititik (Azoka plaza atzetik) 08:30ean abiatuta, Biasterira 11:00ak aldera iritsiko dira, eta Marixa hotelean hamaiketakoa izango dute. Ondoren, goiza libre. 14:00etan bazkaria izango dute Marixa Jatetxean eta itzulerako autobusa 18:30ean hartuko dute.
Azarorako ere, Jubilatuen Astea dela-eta hainbat ekintza antolatu dituzte Baigerakoek. Horien artean mus, puntto eta tute txapelketa azkarrak, Julian Bereziartuaren hitzaldia eta bingoa.