Kirol elkarteek udal diru laguntza eskatzeko epea hilaren 31an amaituko da

Uztarria.eus 2009ko urr. 21a, 11:10

Ohiko jarduerari lotutako kirol modalitateen elkarteentzat dira diru laguntzak

Urtarrilean, berriz, urte naturalari lotutako kirol modalitateen elkarteentzat izango dira diru laguntzak

Herriko kirol elkarteek 2010.urteko diru laguntzak eskatzeko epea datorren urriaren 31an amaituko da eta eskaerak Udal Harrera Erregistroan egin behar dira.

Diru laguntza hauek ohiko kirol jarduerari lotutakoak dira. Urte naturalari lotzen zaizkion kirol-modalitateek,berriz,2010eko urtarrilaren 1etik 31ra bitartean egin beharko dituzte diru laguntza eskaerak.

Diru laguntza jasotzeko aurkeztu behar den dokumentazioa Oinarri Arautzaileetan zehaztutakoa da.Eskaera urrian egin behar dutenen dokumentazioak 2008-2009 denboraldian oinarritutakoa izan behar du, eta urtarrilean egingo dutenena, aldiz, 2009an.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide