Behobia-Donostiara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Udalak

Uztarria.eus 2009ko urr. 21a, 11:10

Joaneko autobusa bakarrik jarriko du, eta ez bueltakoa

Izena Azpeitiko igerilekuan eman behar da

Azpeitiko Udalak Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du azaroaren 8rako. Aurtengoan, ordea, irteerara joateko autobusa soilik jarriko du, eta ez bueltatzekoa.

Izena Azpeitiko igerilekuan eman behar da eta autobusa betetzen denean itxiko da izen-ematea. Autobus zerbitzua erabiltzeagatik zortzi euro ordaindu beharko dira.

Azaroak 8, igandea, autobusa Azkoitiko liburutegi aurretik abiatuko da, goizeko 08:00etan. Azpeitian, berriz, 08:15ean hartuko dute igerileku aurrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide