XVI. Mendiko-Udazkeneko argazki rallya azaroaren 1ean izango da

Uztarria.eus 2009ko urr. 21a, 12:10

Mandubia-Kizkitza-Itsaso ibilbidea izango du rallyak

Izen-ematea egunean bertan izango da Argazki Elkartearen egoitzan

XVI.Mendiko-Udazkeneko rallya antolatu dute Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak. Azaroaren 1ean, igandean, izango da argazki rallya eta Mandubia, Kizkitza eta Itsaso inguruan bi ordu eta erdi inguruko bidea izango du. Rallya 13:30ak aldera bukatuko da eta Mandubiko Benta Tabernan bazkaria egingo dute.

Izen-ematea egunean bertan izango da Argazki Elkartearen egoitzan (Azpeitiko Perez Arregi plazan), 09:00etatik 09:30era bitartean. Bazkarira joan behar dutenek ere orduantxe eman beharko dute izena. Helduek 5euro ordaindu beharko dute parte-hartzea, 16 urtetik beherakoek, berriz, dohain.

Rallyaren inguruko informazio gehiago hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide