Azaroaren 4an sinatuko dute Udalak eta Foru Aldundiak euskara sustatzeko hitzarmena

Uztarria.eus 2009ko urr. 21a, 19:10

Ekitaldia Donostian izango da, Aldundiaren egoitzan

Azpeitiko Udalak urriaren 1eko udalbatzarrean onartu zuen bost urteko iraupena izango duen hitzarmenaren edukia

Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren azaroaren 4an sinatuko dute bien arteko harreman guztietan euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena.

Hil honetako udalbatzarrean, urriaren 1ean, onartu zuen Udalak, ahobatez, hitzarmenaren edukia. Orain, sinadura ekitaldia iragarri du: Donostian egingo dute azaroaren 4koa, Foru Aldundiaren egoitzan, 11:30ean.

Azpeitiko Udalarekin sinatuko duena da Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko udalekin euskararen erabilera sustatzeko egingo duen lehendabiziko hitzarmena. Foru Aldundiaren baitan egin beharreko egokitzeak egin ondoren, Gipuzkoako gainontzeko udalerriekin ere euskararen erabilera sustatzeko horrelako hitzarmenak egitea da Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide