Zapo Txoko gaztelekuak perkusio tailerra antolatu du. Ikastaroa 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako da eta azaroaren 3tik abenduaren 15era izango da asteartero. 16:00etatik 19:30ak arte, Zapo Txokon.
Ikastaro honetan, Afrika Mendebaldeko hainbat herrialdetako perkusio estiloak landuko dituzte: Guinea, Mali, Burkina Faso
Izena Zapo Txokon edo Gazte Informazio Bulegoan eman behar da urriaren 29rako eta ikastaroa bost euro ordaindu behar da.