Azpeitiari eta Loiolari buruzko bi olerki argitaratu dituzte Extremaduran

Uztarria.com 2009ko urr. 22a, 13:10

Badajozko Aldundiak eta Valle de la Serenako Udalak argitaratu dute liburua

Emilia Morillok idatzi du Entre papel y pluma lana

Valle de la Serenako Udalak eta Badajozko Aldundiak argitaratu duten Entre papel y pluma liburuak Azpeitiari eta Loiolari buruz hitz egiten du; Emilia Morillok idatzi du olerki liburua. Duela 53 urte Valle de la Serenatik (Badajoz, Espainia) Azpeitira etorri zen Emilia Morillo eta ia 20 urtez hemen bizi izan zen. Ezkondu eta Bizkaira, Galdakaora, joan zen bizitzera, eta egun bertan bizi da. Poesia eta literatura beti izan ditu gustuko eta Badajozko Aldundiak eta Valle de la Serenako Udalak lagunduta argitaratu du berak idatzitako olerki bilduma.

Liburuan hainbat gai lantzen ditu Morillok: amodioa, heriotza, lana… Horiez gain, Azpeitia eta Loiolari eskaini dizkio bi olerki —Azpeitia eta Loyola—, bere bizitzan "garrantzitsua" izan zelako Azpeitian egon izana.

Emilia Morillo ez da idazten ari den familiakide bakarra, Fernando Morillo idazle azpeitiarra iloba baitu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide