Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Ingurugiro Etxea Fundazioak elkarlanean Natur Argazkilaritza Tailerra antolatu dute bihar arratsalderako. Natur argazkilaritzako saioa, bihar, 19:00etan, Azkoitiko Elkargunean izango da.
Argazkilaritza Tailerraren antolatzaileek esan dutenez, ikastaroa doan izango da eta aurretik izenik eman beharrik ez dago, "saiora azaldu eta kitto".
Zalantzak argitzeko aukera
Tailerrean Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek eurek egindako argazki batzuk erakutsiko dituzte, eta irudi horiek lortzeko zer egin zuten azalduko diete ikastaroko parte-hartzaileei.Horrez gainera, ikastarora joaten direnek Argazki Elkartekoei dituzten zalantzen buruzko galderak egiteko aukera izango dute.