Triku Festie 09-ren estreinako emanaldia bertan behera utzi behar izan dute antolatzaileek. Gaur (osteguna) 17:00etatik 19:00etara egitekoak ziren Azpeitian, udaletxeko arkupeetan, umeei zuzendutako soinu tailerra. Soinuketan ekimenaz arduratu behar zirenak, ordea, bidean gelditu dira ibilgailuan izandako arazoa medio, eta ezin izan dira Azpeitira iritsi.
Horrenbestez, Sonar Ciudades eta Kira Kira taldeek gaur 21:00etan hasita emango duten kontzertuarekin hasiko da Triku Festie, Azkoitian, Matadeixen. Aurtengo edizioko talde gehienek han emango dituzte kontzertuak.