Trindoor derbia azpeitiarren alde

Urola Kostako Hitza 2009ko aza. 10a, 11:11

Larunbateko Trindoor proba egin zuten azpeitiarrek eta azkoitiarrek.

Azkoitiarrek ezin izan zuten azpeitiarren aurka ezer egin; Azpeitiak, gainera, orain arteko marka hautsi zuen larunbatean

Hirugarren finalaurrekoa Azpeitiak, Lesakak eta Berak jokatuko dute eta irabazten duena sailkatuko da Lauko Finalera

Joan den larunbatean Azkoitia eta Azpeitia aritu ziren norgehiagoka Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioak antolatzen duen Trindoor txapelketan. Ugaitz Agirregomezkorta, Unai Iparragirre eta Xabat Manzisidor azpeitiarrak osatutako taldea izan zen garaile. Orain arteko denborarik onena egin zuen gainera, 15 minutu eta 44 segundo behar izan baitzituzten azpeitiarrek arrauneko 1.000 metro, bizikletako 5.000 metro eta 2.000 metro korrikan egiteko. Datorren astean jokatuko den azken final laurdenetik aterako da lauko finalerako azken sailkatua.

Azpeitiarrek marka hautsi Ugaitz Agirregomezkorta hasi zen azpeititarren taldetik lanean, arraunean 03:06 denbora egin zuen. Gero, bizikletan, 06:19 denbora egin zuen Unai Iparragirrek eta azkenik, Xabat Manzisidor korrikalariak 06:18 behar izan zuen bi kilometro lasterka egiteko. Azkenean 15 minutu eta 44 segundokotan egin zuten eta Trindoorreko orain arteko marka hautsi zuten, markinarrena hain zuzen.

Finala gertuago Trindoorreko finala gero eta gertuago dago. Hirugarren finalaurrekoa Azpeitiak, Lesakak eta Berak jokatuko dute eta irabazten duena sailkatuko da Lauko Finalera. Bi final-laurden gelditzen dira jokatzeko, ordea, Villabona-OƱati larunbat honetan eta Gasteiz- Usurbil azaroaren 21ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide