Alcorcon Espainiako Bigarren B Mailako taldeak Kopako aurreko kanporaketan Lagun Onak kanporatu zuen ez zen ustekabea izan, eta gaur (asteartea) gauean Real Madril! Ondorioz, Kopako final-zortzirenetara sailkatu da.
Joanekoan 4-0 hartu zuen mendean, eta gaur 1-0 baino ez du galdu. Rafael Van der Vaartek egin du partidako gol bakarra, 81. minutuan. 21:50ean bukatu da neurketa.
Alcorconek 1.150.000 euroko aurrekontua dauka denboraldi honetan. Real Madril Lehen Mailakoak, 420 milioi eurokoa.