XXVII. Euskal Antzerki Topaketak lehengo astean hasi ziren Kanpaiak jo bitartean antzezlanarekin. Datorren asteburuan Euskarazetamol, Babiloniako loreak, Doltza eta Mementu Ridicculi lanak zeuden aurreikusita, baina azken momentuko arazo baten ondorioz, Doltza antzezlanaren estreinaldia bertan behera gelditu da.
Hori dela eta Doltza antzezlanaren ordez, Apurka Antzerki Taldeak Han Izanik Hona Naiz emanaldia eskeiniko du. Antzezlana, Joseba Sarrionandiaren lau ipuin txikitan oinarritutako ikuskizuna da, eta Idoia Alberdi, Jon Gaubeka, Mikel Lizarralde eta Lorea Martinez dira aktoreak.
Datozen bi asteburuetan ere hainbat antzerki saio izango dira Izarraitz pilotalekuan.