San Tomas Egunean txorizo pintxoak saltzeko postua jarri nahi dutenentzako izena emateko epea zabaldu du Udaleko Festa Batzordeak. Festa egun horretan postua jarri nahi dutenek gaurtik eta hilaren 25era bitartean izena eman behar dute udaletxean. Izena emateko edota informazioa jasotzeko Udal Kultur bulegora deitu daiteke: 943 157068.
Zozketa, hilaren 26an
Postuen tokia erabakitzeko zozketa, berriz, hilaren 26an egingo dute, 20:00etan, udaletxeko areto nagusian.