Lagun Onak-ek Mendi Astea antolatu du abenduaren 15etik 18ra

Uztarria.eus 2009ko aza. 18a, 10:11

Hainbat proiekzio emanaldi izango dira aste guztian zehar

Abenduaren 18ko proiekzioan bi azpeitiarrek, Josu Sansebastian eta 'Txepetxa'-k hartuko dute parte

Lagun Onak Mendi Bazkunak Mendi Astea antolatu du abendurako. Hilaren 15etik 18ra egingo dute eta hainbat proiekzio emanaldi izango dira, Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean bertan.

Egitaraua

Abenduak 15, asteartea. 20:30ean, Pirinioetako negu zemarkaldia emanaldia. Ritxar Manovel izango da hizlari.

Abenduak 16, asteazkena. 20:30ean, Zenbat eskalada, Kirgiztango granitozko hormetan. Hizlaria, Igor Mendizabal.

Abenduak 17, osteguna. 20:30ean, Hego Amerika tandem batean. Hizlariak Eneko Etxebebarrieta eta Miyuki Okabe.

Abenduak 18, ostirala. 21:00etan, Azpeitiko XIX. Helduen ibilaldi neurtua 09. Iosu Sanse eta Txepetxa izango dira hizlari.

Mendiko federatu txartela

2010erako mendiko federatu txartela ateratzeko epea zabaldu dute. Aurrenengo aldiz federatu behar dutenek edo lehengo federatu txartelean aldaketak egin nahi dituztenek Luba Aholkularitzara (Enparan kalea 45) joan beharko dute, hilaren 31 baino lehen. Lubaren bulegoa astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egoten da zabalik. Bestela, Luba aholkularitzako telefonora deitu daiteke: 943 15 75 25.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide