Datorren larunbatean, azaroaren 21ean, Hiesari buruzko erakusketa berezia inauguratuko dute Betharrametan.
Positiboa ala negatiboa? izena du erakusketak eta bertan formatu handiko hamahiru argazki izango dira ikusgai. Argazki hauen helburua GIB-HIESAren inguruko aurreiritzi eta estereotipoen inguruko hausnarketa bultzatzea da.
Erakusketa larunbatean irekiko dute, 12:00etan eta azaroaren 26ra arte egongo da zabalik. Honako ordutegia izango du erakusketak: Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.