'Egunkaria'-ko epaiketaz Azpeitiko atala uztarria.com webgunean

Iban Arregi ('Egunkaria'-ko azpeitiar langile ohien eta 'Berria'-koen izenean) 2009ko aza. 19a, 13:11

'Egunkaria'-ko azpeitiar langile ohien eta 'Berria'-koen artean sortu dugu, eta herriko albisteak, argazkiak, bideoak, 2003ko itxierako kontuak... jarriko ditugu

Helburua, uztarria.com-eko irakurleak auziari buruz informatzea eta kontzientziatzea

Uztarria Komunikazio Taldearen baimenari esker (eskerrik asko), Egunkaria-ko azpeitiar langile ohiok eta Berria-kook Egunkaria-ren aurkako epaiketari buruzko atala zabaldu dugu uztarria.com-en: www.uztarria.com/egunkaria-epaiketa izenekoa. Herrian abiatu dugun kanpainaren barruan kokatu dugu ekimen hau.

Helburua, uztarria.com-eko irakurleak auziari buruz informatzea eta kontzientziatzea da. Hala, epaiketa dela-eta Azpeitian egin edo egingo diren edo Azpeitiarekin lotura daukaten gertaera eta ekimenen berri emango dugu, albiste, argazki eta bideoen bidez. Euskarazko prentsa eta Azpeitia (Uztarria) liburuko Egunkaria: erantzuna Azpeitian kapituluko pasarteak ere gogoratuko ditugu, iritziak argitaratuko ditugu...

Atala bera uztarria.com-en azalean ere ageri da, beti azkeneko titularrarekin. Berri batzuk-eta (garrantzitsuenak) Uztarriaren webguneko albistegian ere jarriko ditugu.

Uztarria.com/egunkaria-epaiketa barruan, atala gehiago osatzearren, egunkaria.info atari digitalaren bannerra dago, hara lotura eginda (gaur, hain justu, arazo tekniko batzuekin dabil).

Iban Arregi, Mikel Arregi, Mikel Azkune, Estitxu Elduaien, Oihana Elduaien, Enekoitz Esnaola, Joxe Luis Aizpuru, Eneko Etxeberria, Asier Legarda-EreƱo, Xebaxtian Lizaso, Kike Zurutuza, Leire Aramendi eta Ion Aranburu dira Egunkaria-ko azpeitiar langile ohiak.

Gaur egun Berria-n dabiltzan beste herrikideak: Miren Garate, Aitziber Arzallus eta Doltza Lasa.

Oharra: kanpaina garrantzitsu honetan inork lan egin nahi badu, izena eman dezala Uztarrian (bertara joanda edo 943 15 03 58ra deituta). Eskertzekoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide