Bihar, larunbata, Hernaniko udal pilotalekuan Ezker Hormako IV. Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko dira. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta bi partida izango dira; 2.mailako finala eta ondoren, 1.mailakoena.
Lehen mailako finalean jokatuko du Miren Zabalak, eta Maider Mendizabal izango du bikote. Aurkari, berriz, Mirari Etxegia eta Nagore Arozena izango dituzte.
Pasa den larunbatean, Lizartzan, finala jokatuko duten bi bikoteek ligaxkako azken partida jokatu zuten eta Miren Zabala eta Maider Mendizabal 30-24 nagusitu ziren. Hori dela eta, eurak dira faborito.
Bigarren mailako finalari dagokionean, GarbiƱe Tijero eta Vanesa Ezcurdiak Ane Lizeaga eta Leire Lucasen aurka jokatuko dute.