Gabonetako argi berriak, kontsumo gutxiko bonbillekin

Uztarria.eus 2009ko azaroaren 20a

Jose Artetxe kalean jarri dituzte ja argi berriak (JULENE FRANTZESENA)

Udalak alokairuan hartu ditu eta aste honetan hasi dira kaleetan jartzen

Santaluzitan hasiko dira pizten

Kale argiztapen berria estreinatuko du Azpeitiak datozen Gabon jaietan. Udal langileak aste honetan hasi dira argi berriak jartzen eta, dagoeneko ohikoa denez, Santa Luzi egunaren bueltan hasiko dira iluntzero pizten, Errege eguna arte.

Azken urteetakoak ez bezala, aurten jarriko dituzten argiak ez dira Udalak erositakoak; alokatu egin dituzte. Aurreko argiek urtero-urtero eskatzen zituzten mantentze-lanak eta argi kontsumo handia kontuan hartu dituzte udaletxean, alokairuaren aldeko apustua egiterakoan. Alokairuaren gastua argi berrien kontsumo gutxiko bonbillekin enpaztea aurreikusi dute. Horrekin batera, argi berrien itxura -"oso polita, desberdina, modernoagoa"- ere kontuan hartu dutela esan dute Udaletik.

Urtero argiztatzen diren kale eta auzo guztietan jarriko dituzte argi berriak. Zuhaitz eta biribilguneetan bakarrik mantenduko dituzte aurreko urteetakoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide