Otsailaren 28an apustua jokatuko dute Alex Txikonek eta Joseba Otaegik Azpeitiko zezen-plazan

Uztarria.eus 2009ko azaroaren 23a

Ostiralean adostu zuten apustua Landeta auzoko Mendizabal jatetxean

Harri jasotzen, aizkoran eta korrikan lehiatuko dira

Otsailaren 28an apustua jokatuko dute Alex Txikonek eta Joseba Otaegik Azpeitiko zezen-plazan. Ostiral gauean sinatu zuten akordioa Azpeitiko Landeta auzoko Mendizabal jatetxean.

Adostu zuten kirol apustua honakoa da: Kirolari bakoitzak 25 altxaldi egin beharko ditu 100 kiloko zilindroarekin. Honen ondoren, hamalau kana erdiko moztuko ditu eta amaitzeko zortzi kilometro egin beharko dituzte korrikan. 7.000 euro izango dira jokuan eta akordioa arazo handirik gabe itxi zuten.

Martxoaren 3an, beste desafio bat jokatu zuen Alex Txikonek Azpeitiko zezen-plazan. Orduan, Joxe Felix Zubizarreta azpeitiarrarekin lehiatu zen aizkoran eta etxekoa atera zen garaile. Zubizarretak enbor baten aldea atera zion Txikoni.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide