Txema Auzmendi Egunkaria-ko auzipetuak Azpeitian hitzaldia emango du auziaz abenduaren 9an (asteazkena), Egunkaria-ko azpeitiar langile ohiok eta Berria-kook antolatuta.
Baigera aretoan izango da solasaldia, 20:00etatik aurrera. Deialdia irekia da, eta dei egiten dugu bertara azaltzeko. Herritar, gonbidatuta zaude!
Abenduaren 15ean hasiko da Egunkaria-ren itxierako kasuko epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluko idazkaria izan zen 1990etik 2003ra arte Auzmendi, eta 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dituzte haren aurka.
Epaiketa bukatu artean Loiolako santutegian egongo da Auzmendi; urriaren 1etik dago han. 1985-1988 artean Iraurgi ikastetxeko irakaslea izan zen.
Azpeitiko ekimenen berri jakiteko: www.uztarria.com/egunkaria-epaiketa