Azpeitiko Kultur Mahaia gaur (asteartea) zen bere webgunea martxan jartzekoa, dena prest zeukan, baina azken orduko ustekabeko arazo teknikoak izan ditu, eta oraindik ez dauka atari digitala martxan. Webaren domeinua izateko kontratua egin zuen enpresarekin izan du ezusteko berria.
Kultur Mahaiak espero du aurki jartzea ataria abian, eta publikoki jakinaraziko duela adierazi dio uztarria.com-i.
Albisteak, iritziak, bideoak, argazki bildumak, parte-hartzeko aukerak, agenda, kultur dokumentazioa eta abar edukiko ditu webak.
Herriko kultur elkarte denek, Udalak, udal kultur teknikariak eta norbanako batzuek osatzen dute Kultur Mahaia.