Erniarraitz Bertsozale Elkarteak, Lankuk, Azpeitiko Udalak eta Kutxak antolatu dute Txapelen omenezko bertso saioa. 22:30ean izango da Izarraitz Pilotalekuan.
Bertara joandakoek sei bertsolariren doinu eta hitzekin gozatzeko aukera izango dute: Jon Maia, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Eneritz Arzallus izango dira oholtza gainean kantari. Eta Jokin Uranga, berriz, gai-jartzaile.
Sarrerak bost eurokoa izango da eta Izarraitz Pilotalekuan bertan izango dira salgai.