Jose Ignacio Munilla gotzain berri izendatzearekin desadostasuna azaldu dute Gipuzkoako erretore gehienek. Lurraldeko 110 erretoreetatik 85ek -%77ak- gaitzespen oharra sinatu dute, izendapen horrekin ados ez daudela esateko, eta horien artean dago Azpeitiko erretorea, Kepa Susperregi.
Oharraren sinatzaileek "saminez eta kezka handiz" hartu dute Gipuzkoako gotzain berriaren izendapena, eta Munilla izendatzeko "azpi-asmoa eta prozedura salatu" dituzte.
Ikusi albistea Berria.info webgunean. Parrokoen oharra eta horren gaineko albistea -euskaraz eta gaztelaniaz- jasotzen dituen agiria ere bai