Azpeitiko Udalak beste pauso bat eman du Egunkaria-ren aurkako epaiketa dela-eta, larunbat honetan Bilbon egingo den manifestaziora joateko dei egin baitie herritarrei. "Udalak berak ere berretsi nahi du epaiketa horren aurka dagoela eta auzipetuei elkartasun osoa agertzen diela", esan du, oharrean.
17:00etan hasiko da Bilboko manifestazioa, Aita Donostia plazatik.
Autobusak egongo dira Azpeititik. Izena emateko:
Lekuak. Jim Clark, Iraurgi SB, Zuhatz, Orkatz, Uztarria. Baita e-posta helbide hau ere.
Epea. Abenduak 18 (eguerdia).
Autobusen irteera. Larunbata, 15:30, Etxe Zuri aurrea.
Udalak ordainduko ditu autobusen gastuak.
Abenduaren 9an Txema Auzmendi Egunkaria-ko auzipetuak Baigera aretoan emandako hitzaldian bildutako lagunek unea probestu zuten epaiketaren kontra eta auzipetuen alde Bilbon egingo den manifestaziorako dei eginez argazkia ateratzeko. Haiek ere azpeitiar oro animatu dute larunbateko mobilizaziora joateko.
Joan den asteartean 150 bat lagun bildu ziren plazan elkarretaratzean. Udalak eta Egunkaria-ko langile ohiek deitu zuten bilkura.
Azpeitiko ekimen berri-eta jakiteko: www.uztarria.com/egunkaria-epaiketa