Ez dute jokatuko Lagun Onak-Salvatierra, honek ezin duelako etorri eguraldiagatik

Uztarria.eus 2009ko abenduaren 19a

Agurainen elurra eta izotz handia bota du azkeneko bi egunetan

Gaur arratsaldean ziren partida jokatzekoak

Gaur (larunbata) arratsalderako iragarria zegoen Lagun Onak-Salvatierra Espainiako Hirugarren Mailako 18. jardunadiko partida, baina ez dute jokatuko, azpeitiarren aurkariei eguraldiagatik ezinezkoa izango zaielako iristea. Aguraingo (Araba) taldea da Salvatierra, elurra eta izotz handia bota du han azkeneko bi egunetan, eta EAEko Federazioak partida atzeratzea erabaki du, segurtasun arrazoiengatik.

Beheko postuetan daude bi taldeak: Lagun Onak 18. tokian, hamabost punturekin; Salvatierra azken (20.), sei punturekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide