Hilaren 24an, Gabon kantuan irtengo dute karrozarekin, Julian Barrenetxea Abesbatzakoek eta Parrokiko Abesbatzakoek. Herritarrak ere beraiekin batera Gabon kantuan parte hartzera animatu nahi dituzte, eta horretarako asteartean entsegua egingo dute.
Hilaren 24an, 18:30ean hasiko dute kalejira, Etxe Zuri aurretik irtenda. Gabon kantuen entsegu orokorra, berriz, hilaren 22an egingo dute, 20:30ean, Barrenetxea Abesbatzaren lokalean.