Unai Iparragirrek irabazi du Urteko Kirolaria saria

Uztarria.eus 2009ko abe. 23a, 14:12

Julian Eizmendi alkateak eta Julian Kortajarena Kiroletako zinegotziak eman zioten saria Iparragirreri. (Irene Elorza)

Txirrindulari azpeitiarra saritu dute urtean zehar egindako lanengatik

Honez gain, hainbat kirol talde omendu zituzten

Azpeitiko Udalak 2009 Urteko Kirolari sariak banatu zituen larunbatean. Urtean zehar egindako kirol ibilbidea eta kirol taldeek egindako lanak saritu zituzten.

Azpeitiko udaletxean banatu zituzten sariak. Unai Iparragirre Txipa-k jaso zuen kirolari onenaren saria, urtean zehar egin dituen lorpenak direla eta. Bidelan-Kirolgi taldeko txirrindulariak Copa Iberica txapelketako bost lasterketetatik bat eta San Lorenzo Trofeoa irabazi ditu aurten, besteak beste.

Iparragirrez gain, saria jaso zutenak honakoak izan ziren: Ion Iriarte (Lagun Onak txirrindulari elkartea); Ion Altuna (Areto futbola); Xabier Gurrutxaga (Lagun Artea eskuderia); Julen Uranga (Karate); Andoni Sudupe (Xeye Atletismo taldea); 3.maila (Lagun Onak); Markel Etxaniz (Ilunpe); Ion Fernandez (Judo club Kimura); Kadeteen taldea (Ikasberri K.E); Joseba Altuna (Lagun Onak M.B.); Eneko Artola (Iraurgi) y Unai Otaegi (Remontea).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide