Azpeitiko ezker abertzaleak webgunea jarri du martxan

Uztarria.eus 2009ko abe. 29a, 13:12

www.azpeitiaeginez.com da webgunearen helbidea

Albisteak, argazkiak, bideoak, agenda… ikus daitezke

Azpeitiko ezker abertzaleak herriko gertakarien nondik norakoak zabaldu asmoz, webgunea sortu du: www.azpeitiaeginez.com. Albisteak, argazkiak, bideoak, agenda... ikus daitezke.

Atariak Azpeitia eginez izena du, ezker abertzalearen aldizkariak bezalaxe. Hain zuzen, webgunean aldizkaria PDF formatuan irakurtzeko aukera dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide