Pasatu den astelehenean, Inozente Egunean, herriko kale eta portaletan Udalak atera ez zuen bandoa agertu zen Udalaren armarri eta Julian Eizmendi alkatearen sinadurarekin. Ekintza hori salatu nahi izan du Udal gobernuak, eta idatzi hau atera du:
- Inuzente Egunean guztia ez da zilegi, Udalaren armarria eta alkatearen sinadura faltsutzea delitua da.
- Gezurretako bando horiek jartzen ibili direnetariko bi adin txikiko identifikatu daude.
- Idatziak iturburu eta helburu politiko garbiak dauzka. Inuxente eguna aitzaki hartuta, arazo sozial garrantzitsu bat helburu politikoekin manipulatzea, eta adin txikikoen erabilera salatzen ditugu.