Datorren larunbatean ( urtarrilak 2), Etxeratek antolatuta Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin herriko hainbat eragile eta norbanakok abenduaren 22an emandako prentsaurrekoan.
Manifestazio horretarako autobusa antolatu dute Azpeititik. Manifestazioa 17:30ean hasiko da Bilboko Aita Donostia plazatik, baina Azpeitiatik antolatutako autobusak 15:45ean irtengo du Etxe Zuri aurretik. Autobuserako izena Orkatz Kultur Elkartean eman behar da.
Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Paterra Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten. Soto del Realean (Espainia) dago preso, 420 kilometrora
- Jabi Agirre. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduaren hasieran Espainiaratu egin zuten. Soto del Realean (Espainia) dago preso, 420 kilometrora.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.
Deportatuak
- Inaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.
Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)
Askatasunaren weba: www.askatu.org