Atzo gauean hasi zuen elurra Azpeitia inguruan. Gaur goizean ere antzeko itxura zuten inguruko mendi eta zelaiek, herriraino ez baita iritsi elurra.
Inguruko mendateetan elurra ikus daiteke. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez Azkarate, Mandubia eta Urrakin kontuz gidatu behar da elurra dela eta. Momentu honetan, gainera, Mandubian elurra ari du.
Dena dela, Herrizaingo Sailak telefono zenbaki hau jarri du errepideen berri emateko: 902 112 088.