Lagun Onak M.B-k bi ibilaldi antolatu ditu datozen asteburuetarako

Uztarria.eus 2010ko urt. 12a, 11:01

Urtarrilaren 16an eta 24an izango dira; Errezil eta Beizamara egingo dute lehenengo ibilaldia eta bigarrena, berriz, Mandubia ingurura

Bestalde, 2010eko federatu txartelak Luba Aholkularitzan jaso daitezke

Bi ibilaldi antolatu ditu Lagun Onak M.B-k datozen asteburuetarako. Urtarrilaren 16an izango da lehenengoa eta bigarrena, 24an.

Egun guztiko irteera izango da urtarrilaren 16koa. Larunbatean, 08:00etan plazan elkartuko dira animatzen direnak. Azpeititik irten eta Errezilera joango dira. Ondoren, Beizamara eta handik, Azpeitira itzuliko dira arratsalde partean. Janaria eta edaria norberak eraman beharko du.

Hilaren 24ko txangoa, berriz, gaztetxoentzat antolatu dute. Igande goizez egingo dute ibilaldia. 09:00etan hartuko dute autobusa plazan. Ibilaldia Mandubian hasiko dute eta handik Kizkitzara joango dira. Ondoren, Itsasora eta hemendik, berriro, Mandubiara. Bi euro ordaindu beharko dute bazkideek. Bazkide ez direnek, berriz, hiru euro. Izena urtarrilaren 21erako eman behar da mendizaleen tabernan.

Federatu txartelak

2010eko federatu txartelak Luba aholkularitzan jaso daitezke dagoeneko. Honakoa da Luba Aholkularitzaren helbidea:

Enparan kalea, 45, Azpeitia

Ordutegia: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide