Ostiral honetan, hilak 15, emango zaio hasiera Azpeitiko txotx denboraldiari. Añota sagardotegien egingo da kupelen irekiera ekitaldia eta txotxa zabaltzen Mireia Epelde txirrindulari profesionala ariko da. Berak, emango dio hasiera aurtengo txotx denboraldiari. 2007an egin zuen Epeldek txirrindularitza profesionalerako jauzia eta egun, Lointek taldearekin korritzen du.
Ostiraleko ekitaldiak, baina, bertsoei egingo die lekua aurtengoan ere. Xebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Iñaki Murua ariko dira bertsotan. Horrekin batera, Kupela taldearen erromeriak alaituko du festa. 20:30ean hasiko da ekitaldia.