Guardia Zibilak Egunkaria itxi zuenean 2003ko otsailean, Txema Auzmendi (Ordizia, 1949) zen euskarazko kazetako Administrazio Kontseiluko idazkaria. Egunkaria-ren sorreratik egon zen kargu horretan, 1990etik.
Ordurako hasia zen euskal komunikabide munduan Auzmendi, 1988an ekin ziolako saioak egiteari Herri Irratian.
Ordurako jesuita zen; 1978an apaiztu zen.
Eta aurretik, euskara galduta egon zen, hainbat arrazoigatik. 22 bat urte zituela berreskuratu zuen ama hizkuntza eta, aipatu bezala, Egunkaria-n kargua izatera heldu zen.
BerriaTBk Auzmendirekin luze hitz egiteko aukera izan du bere ibilbideaz. Egunkaria-ko bost auzipetuei egindako laugarren elkarrizketa da hau.
Beste elkarrizketak
- Xabier Oleaga.
- Iñaki Uria.
- Hurrengo elkarrizketa: Joan Mari Torrealdai (urtarrilaren 21ean).
Oharrak
- Joan den abenduaren 10ean Azpeitian auziaz hitzaldia eman zuen Txema Auzmendik.
- Azpeitiko ekimenen berri jakiteko: www.uztarria.com/egunkaria-epaiketa