Azpeitiko kirol elkarteek Udaleko 2010. urterako diru laguntzak urtarrilaren 31ra bitartean eskatu beharko dituzte. Urte naturalari lotzen zaizkion kirol modalitateen elkarteentzat dira diru laguntzak, eta horiek aurkeztu beharreko dokumentazioak 2009an oinarritua izan beharko du.
Eskaerak, Udal Harrera Erregistroan aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, Udalera deitu (943 150095) edo kirolak@azpeitia.net helbidera idatzi.