Badiola eta Zeberiok 6 puntugatik irabazi zioten Urriza eta Lizasori larunbat arratsaldean jokatu zen Erremonteko II.Binakako Txapelketako finalean. Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatu zen; 16:45etan hasi zen partidua.
Finala "zaila izango zela" aurretik ere pentsatzen zuten garaileek, baina "lanerako gogoarekin" kantxaratu zen Imanol Badiola azpeitiarra. Partidaren hasieran "urduri" zegoen Badiola, baina nerbioei aurre egin eta partida txukuna jokatu zuen. "Zorte pixka bat ere izan genuen, eta partida guztia borrokan jardun ondoren, 40ra iritsi ginen", dio Badiolak.
Imanol Badiolarentzat bere ibilbideko lehen txapela izan zen larunbatekoa. Patxi Zeberiok, berriz, irabazten zuen seigarrena. Txapela "Azken 12 urteoko ibilbidearen isla" dela, eta txapela lortzea "lanean aritzearen helburua" dela uste du Badiolak.