Uztaro Haurreskolak antolatuta Pirritx eta Porrotx pailazoen Irrien lagunak ikuskizuna izango da hilaren 30ean, 17:00etan, Izarraitz pilotalekuan. Saiorako sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai honako toki hauetan: Eguzkitza, Pastorkua, Ametsa eta Laratz tabernan, Lasa gozotegian eta Uztaro Haurreskolan.
Irrien lagunak ikuskizunean "parte-hartzea" dute oinarria eta helburua. Disko berriko abestiez gaienera, lehengoko batzuk eta herrikoiak asbestuko dituzte pailazoek.