Ikasleak festaren aitzindari

Uztarria.eus 2010ko urt. 19a, 20:01

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako txikiek jo dituzte eguneko aurreneko danborradak

Hiru ikastetxeetako irudiekin eginiko argazki bildumak, albiste honetan

Helduak gauean lehertuko den festari begira dauden bitartean, Azpeitiko umeak izan dira aurtengo San Sebastian bezperaz gozatzen hasi diren aurrenak.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Iraurgi Ikastetxean eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolan egin dituzte sansebastianetako aurreneko danborradak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako maila guztietako ikasleek hartu dute parte, bakoitzak bere ikastetxean, eta ikuslerik ez dute falta izan: guraso, aiton-amona, izeba-osaba eta gainerakoek ederki asko bete dituzte eskoletako jolaslekuak.

Gaur arratsaldean ikastetxeetan egin dituzten danborraden argazki bildumak egin ditu Uztarriak: Ikasberrikoa, Iraurgikoa eta Karmelo Etxegaraikoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide