Atzo bost lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Ondarroan, Gizaburuagan, Mutrikun eta Deban, bostak ETArekin zerikusia izatea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresek eman ditu operazioaren inguruko zenbait xehetasun, eta 2008ko irailaren 21ean ETAk Ondarroako ertzainetxearen kontra bonba-autoz egindako atentatuarekin zerikusia izateaz gain, 2008ko iraileko beste eraso batzurekin ere lotu dituzte atxilotuak: besteak beste, Azpeitiako telebista errepikagailua lehertaraztea egotzi diete.