Imanol Badiola eta Patxi Zeberio erremonteko jokalariei omenaldia egingo diete Urrestillan, otsailaren 5ean.
Urtarrilaren 16an irabazi zuten Tejados Aoiz erremonte txapelketako finala, Urriza eta Lizaso nafarren aurka. Hori dela eta, Urrestillako Antxieta elkarteak antolatu duen omenaldi eta afarirako sarrerak salgai daude dagoeneko Urrestillako Oto, Auntxa eta Ana Mari txabernetan. Sarrerak 35 euroren truke eskura daitezke.