Bukatu da Egunkaria-ren aurkako epaiketa, gaur, 22:00etan. Fiskalak absoluzioa eskatu du, defentsak ere bai. Dignidad y Justicia (!) eta AVT herri akusazioek, aldiz, 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte bost auzipetuentzako. Epaiaren zain geratu dira.
Madrilen epaiketa bertatik bertara segitu dutenek esandakoa esan behar: epaiketa irabazi da, baina epaia?
Txema Auzmendi auzipetuak Azpeitian abenduaren 9an emandako hitzaldian Egunkaria-ko azpeitiar langile ohiok esandakoa esan behar dugu berriro: hemen kontua ez da Espainiako Auzitegi Nazionalak Guardia Zibila erabili duela Egunkaria ikertzeko eta ondoren auzitara eramateko, baizik eta Guardia Zibilak erabili duela Auzitegi Nazionala epaiketa egiteko, eta denok dakigu zer indar daukan Guardia Zibilak Espainiako Estatuan; botere faktikoa da.
Beraz, esan beharrekoa da: epaiketa irabazi da, baina epaia?
---
Epaiketaz Egunkaria-ko azpeitiar langile ohien eta Berria-koen ataria: www.uztarria.com/egunkaria-epaiketa