Herri akusazioen "giza balioa, oso pobrea", Txema Auzmendiren arabera

Mikel Arregi ('Egunkaria'-ko azpeitiar langile ohien eta 'Berria'-koen izenean) 2010ko ots. 2a, 18:02

'Egunkaria'-ko auzipetu hark ere izan du azken hitza epaiketan

Epaia eman artean Loiolako jesuiten etxean izango da

Hauxe da Txema Auzmendi Egunkaria-ko auzipetuak atzo (astelehena) gauean Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaimahaiari epaiketako azken hitzaren txandan esandakoaren laburpena (motzean mintzatu zen, besteak bezala):

"Fikziozko nobela izan da hau. Oraindik AVT eta Dignidad y Justiciako herri akusazioek egia baztertuta akusazio horiek egiten jarraitzeak, beren giza balioa oso pobrea dela erakusten du. Absoluzioa eskatzen dut, sekula ez naizelako ETAkoa izan eta honen zerbitzura ez naizelako aritu".

Auzmendi Loiolako jesuiten etxean egongo da epaia eman artean.

Hain zuzen, auzipetuak gaur iritsi dira Euskal Herrira, eta Loiolara joateko gogoz zegoela esan du Auzmendik.

Bideoa, Berria.info-k egindakoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide