Ilunpe Pilota Elkartea pilotako entrenamenduekin hasiko da etzi, Frontoi Txikian. Pilotan jardun nahi duten neska-mutilek entrenamenduetara azaldu besterik ez dute. Zazpi eta zortzi urteko haurrekin 09:00etatik 10:00etara egingo dute entrenamendua; bederatzi eta hamar urtekoekin, 10:00etatik 11:00etara; eta, 11 eta 12 urtekoekin 11:00etan hasi eta 12:00etara bitartean.
Bestalde, Udaberriko Torneoko bi pilota partida jokatuko dituzte bihar Ilunpeko pilotariek. 18:30ean hasiko dira, Frontoi Txikian. Lehen partidan, Ilunpeko Odriozolak eta Etxeberriak Lagunak-eko pilotarien kontra jokatuko dute. Ondoren, Ilunpeko Arakistainek eta Aldalurrek Antiguoko taldekoak izango dituzte aurkariak.