Joxe Agirre, BECeko oholtzatik Orkatzekora

Uztarria.eus 2010ko ots. 5a, 12:02

Gaur gauean Orkatzen egingo duten Ikiaaaarriya saioan Jon Maiak ez du kantatuko

Haren ordez, Joxe Agirrek abestuko du, Fredi Paya, Xabier Silveira, Nekane Zinkunegi eta Iker Zubeldiarekin

Gaur gauean, Orkatz Kultur Elkarteak antolatuta, Ikiaaaarriya bertso saioa izango da Orkatz tabernan, 22:30ean hasita. Hasieran iragarritako kartelean aldaketa bat izan da: Jon Maiaren partez Joxe Agirre ariko da.

Bertsolari Txapelketa Nagusian BECen, abenduaren 13an, Maialen Lujanbiori txapela jantzi zion Agirrek. Ondoren, lau bertso kantatu zituen han bildu ziren milaka entzuleen harridurarako.

Gaur BECeko oholtzan ez, Orkatzekoan abestuko du, Fredi Paya, Xabier Silveira, Nekane Zinkunegi eta Iker Zubeldiarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide